Auzolanerako deia egin du Lesakako Udalak. Kasu honetan erreka garbitzeko izanen da eta horretarako hitzordua larunbat honetan jarri du, abuztuak 30. 09:30erako Harriondoa Kultur Etxera joateko eskatu du, eta eskularruak eta kautzuak norberak eramateko ere erran du. Auzolanaren ondotik parte hartzen duten guztientzako luntxa eskainiko dute.