Herriko bestetan bezala, Arantza Rock jaialdirako ere autobusa antolatu du Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbizuen Mankomunitateak. Arantza Rock jaialdia larunbat honetan, abuztuak 23, eginen da.
Berako Toki Onako aparkalekutik 20:45ean aterako da lehen autobusa, eta Agerran gelditu ondotik Lesakako suhiltzaileen aparkalekuan eginen du hurrengo geldiunea (21:00etan). Etxalarko Landaburuan 21:15etan aterako da eta Igantziko Bi-Bidetik 21:30ean. Arantzako aparkalekuan 21:45erako egonen dira. Bigarren autobusek ere ibilbide bera eginen dute, Beratik 23:15ean eta 02:30ean aterata. Lesakatik 23:30ean eta 02:45ean aterako dira, Etxalartik 23:45ean eta 03:00etan eta Igantzitik 00:00etan eta 03:15ean.
Itzulerako autubusak 21:45ean, 03:30ean eta 06:00etan aterako dira Arantzatik, eta Igantzi, Etxalar eta Lesakan gelditu ondotik, Berarako bidea hartuko dute. Autobus hauez gain, 00:15ean bertze bat aterako da Arantzatik, baina Igantzi eta Etxalarreraino bakarrik ailegatuko da.