Larunbat honetan Udako Azoka eginen dute Lesakako Zerbitzuen Elkarteko merkatariek. Iazko esperientzian oinarrituta, aurten larunbat arratsaldean izanen da azoka, 5etan hasi eta gaueko 11ak bitarte. Beheko Plazan jarriko dituzte euren postuak elkarteko dendek, Herriko Etxetik hasi eta Onin erreka bazterreraino dagoen karrikan. Udako salgai-hondarrak ez ezik, udazken-neguko artikuluan ere eramanen dituzte saltzeko.
Elkartetik jakinarazi dutenez, Elutsa txaranga ibiliko da karrikako giroa animatzen eta iluntzeko 8etan, Lesakako Balkoi Loredunen II. Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.