Etxalarko andremariak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 14a

Herriko dantzariek bere saioa eskainiko dute Andremari egunean. Utzitako argazkia

Ortzegun arratsaldeko 8etan botako dute altxaferoa eta hondar eguna asau izanen dute

Etxalarko bestak ortzegun arratsaldeko 8etan piztuko den altxaferoarekin hasiko dira eta bortz egunez hainbat ekitaldi izanen dira. Asteleheneko hondar egunean, ermitako zelaian egiten den Asau izanen da ospakizun nagusia, baina Amets Arzallus eta Peñagarikanoren bertsoak aditzeko modua ere izanen da.

Etxalarko andremariak ortzegun arratsaldeko 8etan piztuko den altxaferoarekin hasiko dira eta bortz egunez hainbat ekitaldi izanen dira. Asteleheneko hondar egunean, ermitako zelaian egiten den Asau izanen da ospakizun nagusia, baina Amets Arzallus eta Peñagarikanoren bertsoak aditzeko modua ere izanen da.

 

ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA
  • 19:45 Euskal presoen aldeko agerraldi isila.
  • 20:00 Altxaferoa, txistulariak, trikiti­lari­ak, Eghoak txaranga, buruhaun­diak eta kankailuak. Xan­paina, goxo­kiak eta globoak banatuko dira.
  • 21:30 Afaria frontoian.
  • 00:00-03:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

 

ABUZTUAREN 15a ORTZIRALA
  • 10:30 Diana musikari, buruhaundi eta kankailuekin.
  • 11:30 Meza.
  • 12:30 Herriko dantzarien saioa, txistulari eta musikariekin. Ondotik Eskola Zaharreko atean hamaiketakoa dantzari eta musikarientzat.
  • 17:30 Herri Kirolak. Harrijasotzaileak: Santxin eta Unai Bertiz. Aizkolariak: Patxi Etxeberria-Oihan Larretxea, Patxi eta Donato Larretxearen kontra. Txingak: Xanta.
  • 20:30 Lesakako Abesbatzaren emanaldia.
  • 00:30-03:00 Dantzaldia Dantzadi taldearekin.

 

ABUZTUAREN 16a LARUNBATA
  • 10:00 Diana herriko trikitilarien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin.
  • 11:00-13:30 eta 15:00-17:30 Haurrendako joko parkea, tren txutxua, puzgarri eta joko tradizionalekin.
  • 13:30 Asau ttiki.
  • 18:00-19:30 Herriko gazteen herri­ kirol desafioa.
  • 20:00-22:00 Chuchin Ibañezen mariatxiak.
  • 00:00-03:00 Dj Maia herritarra.

 

ABUZTUAREN 17a IGANDEA
  • 10:30 Diana herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin.
  • 11:30 Etxalarko haurren XXVIII. esku pilota txapelketako finala.
  • 12:00 Etxalarko Gazteen arteko III. esku pilota txapelketako finala.
  • 13:00 Sari banaketa.
  • 17:30 XXII. Mus Txapelketa.
  • 18:30 Herriko trikitilarien saioa. Ondotik berendua eskainiko zaie.
  • 19:30-21:30 Saltoka, euskal musika eta dantza tradizionala.
  • 00:00-03:00 Oharkabe herriko musika taldearen saioa.

 

ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA
  • 10:30 Diana herriko txistularien eskutik, buruhaundi eta kankailuekin.
  • 12:45 bertso saioa: Arzallus eta Peñagarikano.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria.
  • 14:00 asau ermitako zelaian. Plaza ingurutik Eghoak txarangarekin batera denak elkarrekin abiatuko dira ermitako zelairat.
  • 20:00-22:00 eta 00:00-03:00 Dantzaldia Gauenara taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun