Bisita gidatuak eskainiko ditu Berako Udalak Kultur Etxeko erakusketa etnografikoan

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 14a

Erakusketa etnografikoa bertze modu batez ezagutzeko aukera izanen da ortzegun eta larunbatetan. Artxiboko argazkia

Ortzegunetan eta larunbatetan, dohainik izanen dira

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan irailaren 14ra arte Berako Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketarako bisita gidatuak antolatu ditu Berako Udalak. Bisitak dohainik izanen dira, eta ez da aitzinetik erreserbarik egin beharko, nahikoa izanen da bisitaren orduan erakusketara bertaratzea.

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan irailaren 14ra arte Berako Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa etnografikorako bisita gidatuak antolatu ditu Berako Udalak. Bisitak dohainik izanen dira, eta ez da aitzinetik erreserbarik egin beharko, nahikoa izanen da bisitaren orduan erakusketara bertaratzea.

Astean bi egunez eginen dira bisita gidatuak, ortzegun arratsaldetan eta larunbat eguerditan. Honakoa izanen da egutegia eta ordutegia:

Ortzegunetan (abuztuak 21 eta 28 eta irailak 4)

Euskaraz: 18:00etan.

Gaztelaniaz: 18:30ean.

Larunbatetan (abuztuak 23 eta 30 eta irailak 6 eta 13)

Euskaraz: 12:00etan.

Gaztelaniaz: 12:30ean.

Gainerakoan, erakusketa irekia egonen da asteartetik igandera (igande arratsaldez itxita), 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun