Arantza eta Etxalako bestetan Bestabusa izanen da larunbatean

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 14a

Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatuta Arantzako eta Etxalarko bestetan ere bestabusa ibiliko da abuztuaren 16an, larunbatean. Joan-etorriko prezioa 5 eurokoa izanen da.

Autobusa 20:45ean eta 23:15ean abiatuko da Beratik, Toki Onan eta Agerran hartuko du jendea eta 21:00etan eta 23:30ean pasatuko da Lesakako suhiltzaileen parketik, Etxalarko Landaburuan 21:15ean eta 23:45ean izanen da, Igantziko Bi-biden 21:30ean eta 00:00etan eta Arantzako Aparkalekuan 21:45ean eta 00:15ean. Etxalar eta Arantza artean ere ibiliko da autobusa, 02:30ean eta 06:00etan abiatuta Etxalartik eta Igantzin geldialdia eginez.

Itzultzeko ere autobusak izanen dira. Arantzatik 21:45ean, 00:15ean, 03:00etan eta 06:30ean abiatuko dira eta Igantzi, Etxalar eta Lesakatik pasatuz Berara ailegatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun