Ortzegun eguerdiko altxaferoarekin hasiko dira Arantzako bestak ere

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 13a

Herriko dantzariek Arantzako Dantza dantzatuko dute ortziral eguerdian. Artxiboko argazkia

Lau eguneko besten ondotik, abuztuaren 23an Arantza Rock izanen da

Ortzegun eguerdian botako den altxaferoaren ondotik, lau eguneko bestak izanen dituzte Arantzan. Urtero bezala, ekitaldiz ongi hornituak datoz, baina bestarako eta musikarako gogoarekin gelditzen denak, abuztuaren 23an Arantza Rock jaialdia izanen du aukeran. Kalera, Afu, Xaiko, Governors eta Aierrik taldeek joko dute.

Ortzegun eguerdian botako den altxaferoaren ondotik, lau eguneko bestak izanen dituzte Arantzan. Urtero bezala, ekitaldiz ongi hornituak datoz, baina bestarako eta musikarako gogoarekin gelditzen denak, abuztuaren 23an Arantza Rock jaialdia izanen du aukeran. Kalera, Afu, Xaiko, Governors eta Aierrik taldeek joko dute.

 

ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA

12:00 Altxaferoa Herriko Etxetik. Ondotik presoen aldeko brindisa eta kalejira herriko txistulariekin.

12:30 Herriko dantzari eta musikari ttikien emanaldia.

18:00 Haurrentzako herri kirolak plazan.

18:30 Herri kirolak frontoian.

19:00 Ginkana.

21:00 Dantzaldia Iratzar taldearekin.

21:30 Suzko zezena.

00:00-04:00 Dantzaldia Iratzar taldearekin. Atsedenaldian Bingoa.


ABUZTUAREN 15a ORTZIRALA

10:00 Diana herriko musikariekin.

11.00 Meza Nagusia eta prozesioa.

12:30 herriko dantzariek Arantzako Dantza dantzatuko dute.

18:00 Margo tailerra.

18:30 Goitibehera era­kustaldia.

19:00 profesionalen pilota partidak frontoian.

20:00 Dantzaldia.

20:30 Berendu afaria parkean.

21:30 Suzko zezena.

00:00-04:00 Dantzaldia Laket taldearekin. Atsedenaldian Irrintzi txapelketa.


ABUZTUAREN 16a LARUNBATA

10:00 Diana herriko musikariekin.

10:30 Haur eta gaztetxoen Herri lasterketa.

12:00 Entzierro ttikia Ondotik hamaiketakoa eta kalejira erraldoiekin eta herriko musikariekin.

16:00 Haurrentzako puzgarriak frontoian.

17:00 plater tiroketa Usua Ehiztari Elkartearen eskutik.

19:00 Bertso saioa.

21:00 Dantzaldia Jalisko taldearekin.

21:30 Suzko zezena.

22:00 Auzoetako afariak.

00:00-04:00 Dantzaldia Jalisko taldearekin.


ABUZTUAREN 17a IGANDEA

10:00 Diana herriko musikariekin.

12:30 Haurrentzako eta gazteentzako bingoa.

13:00 Kantu poteoa.

14:00 Herri bazkaria. Ondotik poteoa eta kalejira txarangarekin.

18:00 Haurrentzako jokoak.

20:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

20:30 Bokadilo jatea plazan.

00:00-04:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.


ABUZTUAK 23

ARANTZA ROCK

22:30 Kontzertuak Plazan: Kalera, Afu, Xaiko, Governors eta Aierrik taldearekin. Sarrera dohainik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun