Irailaren 10erako Ordizira bidaia antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 12a

Bazkideentzako txartelak abuztuaren 27ra bitarte salgai daude jubilatuen egoitzan

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Ordiziara bidaia antolatu du irailaren 10erako. Ordiziako Feria bisitatzeaz gain, Aginagako sagardotegian bazkalduko dute eta bazkalondoan Zarautz bisitatu ondotik, herrira bueltatuko dira.

Irailaren 10ean, asteazkenarekin, goizeko 8etan abiatuko dira bi autobusak Lesakako Plaza Zaharretik. Ordiziako feria bisitatu ondotik, sagardotegiko menua izanen dute Aginagan eta arratsaldean Zarautz bisitatuko dute, Lesakara bueltatu aitzinetik.

Txartelak abuztuaren 8tik 27ra salgai daude jubilatuen egoitzan, 30 eurotan. Tokia izanez gero, San Fermin elkarteko bazkide ez direnek ere izena emateko aukera izanen dute abuztuaren 28, 29 eta 30ean, 33 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun