Igor Peral tenorrak eta Gonzalo Trevijano pianistak kontzertua eskainiko dute abuztuaren 11n Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 8a, 11:59

Cultur 2014 programazioaren baitan, astelehen arratsaldeko 8etan Sanesteban elizan

Abuztuan zehar hainbat musika emanaldi izaten ari dira Nafarroako zenbait herritan, Cultur 2014 ekimenaren barrenean. Beran ere izanen da errezitaldi bat abuztuaren 11n, astelehen arratsaldeko 8etan Igor Peral tenorrak eta Gonzalo Trevijano pianista donostiarrak eskainiko dutena Sanesteban elizan.

Abuztuan zehar hainbat musika emanaldi izaten ari dira Nafarroako zenbait herritan, Cultur 2014 ekimenaren barrenean. Beran ere izanen da errezitaldi bat abuztuaren 11n, astelehen arratsaldeko 8etan Igor Peral tenorrak eta Gonzalo Trevijano pianista donostiarrak eskainiko dutena Sanesteban elizan.

Nafarroako Gobernuko Turismo eta Kultura Departamentuak, Berako Udalaren laguntzaz antolatutako emanaldian Igor Peral tenor nafarrak eta Gonzalo Trevijano piano-jotzaileak osatutako bikoteak Pirinioen bertzaldera joateko gonbita eginen du, Espainiaren eta Frantziaren arteko ideia komunen korronteen eta inspirazio-iturrien bila. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Paris erdigune kultural oso garrantzitsua bilakatu zen, musikaren eta pinturaren arloko abangoardien sorlekua. Parisko kontserbatorioa eta Schola Cantorum eskola –Isaac Albéniz irakasle aritu zen horretan– leku mitikoak izan ziren, baita konpositore espainiarren pelegrinazio-lekuak ere. Aldi berean, garai hartako konpositore espainiarrek bildutako folkloreak bere eragina izan zuen konpositore frantziarren obretan. Eraginak, beraz, elkarrekikoak izan ziren errezitaldi honetan dagoen konpositore-taldean.
Igor Peral eta Gonzalo Trevijano elkarrekin ari dira lanean 2011tik.

 

Musikariak

Igor Peralek musika-ikasketak egin zituen Julián Romano kontserbatorioan eta Masako Ishii, Almudena Ortega eta Juan Lomba maisuekin aritu da ahots-prestakuntzan, besteak beste. “El Caserío” eta “La tabernera del puerto” zartzuelak interpretatu ditu, eta “La Traviata”, “La Bohème” eta beste opera batzuetan ere parte hartu du, errezitaldiak eta gala lirikoak eskaintzeaz gainera. Gainera, beste talde batzuen artean, Donostiako Orfeoi, Nova Lux Ensemble eta Errege Antzokiko Koru Titularreko kidea izan da.

Gonzalo Trevijano donostiarrak bere hiriko kontserbatorioan eta Goi Mailako Musika Kontserbatorioan –Madrilen– egin zituen ikasketak. Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan egiten duen irakasle-lana bere kontzertu-ibilbidearekin bateratzen du; horretan bakarlari eta piano-duo gisa eta beste kantari batzuekin ganbera moduan aritzen da. Kontzertuak eskaini ditu nazioarteko jaialdietan eta beste leku askotan, adibidez, Moskuko Pushkin museoan, New Yorkeko Steinway aretoan eta Madrilgo Auditorio Nazionalean. Halaber, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Euskadiko Sinfonikoarekin aritu da elkarlanean, eta grabazioak egin ditu RTVErentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!