Oskar Benas gitarra joleak emanaldia eskainiko du larunbat gauean Arantzako Aterpen

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 7a

Oskar Benas, larunbat arratsean Aterpen izanen da. Artxiboko argazkia

Musikari irundarra Fermin Muguruzarekin aritua da

Arantzako Aterpen egiten ari diren udako emanaldien baitan, Oskar Benas gitarra jole irundarrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 9an, larunbat gaueko 10etatik aitzinera. Ikusi bideoa

Arantzako Aterpen egiten ari diren udako emanaldien baitan, Oskar Benas gitarra jole irundarrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 9an, larunbat gaueko 10etatik aitzinera. Ikusi bideoa

Barakaldon jaio zen Oskar Benas, Oreretan hazi, Irunen koskortu eta Bilbora bueltatu zen Arte Ederrak ikastera. 23 urte zituela, ikasketak bukatuta, munduan barrena abiatu zen Fermin Muguruzarekin batera gitarra jotzera. Gero Berlinera aldatu zen eta, 2009 hasieratik, Katalunian bizi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun