Herriarteko pilota txapelketen irabazleak omendu dituzte Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 6a

Gure Txokoako dantzariek Aurreskua dantzatu zieten pilotariei. Utzitako argazkia

Udalak oroigarria eskaini zien eta Aurreskua eta bertsoak ere jaso zituzten oparitzat

Bestetako astelehenean, Berako Udalak omenaldia eskaini die aurten Nafarroako eta Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketak irabazi dituzten Berako pilotari, entrenatzaile eta ordezkariei. Ikusi argazkiak

Bestetako astelehenean, Berako Udalak omenaldia eskaini die aurten Nafarroako eta Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketak irabazi dituzten Berako pilotari, entrenatzaile eta ordezkariei. Ikusi argazkiak

Hasteko, profesionalen jaialdia jokatu behar zuten pilotariak eta Bortziriak elkarteko pilotari, entrenatzaile eta prestatzaileak Gure Txokoako dantzariek egindako arkutik pasatu ziren. Ondotik, dantzariek aurreskua dantzatu zietan Nafarroa eta Euskal Herriko txapeldunei eta gero, zapi gorria jarri zieten. Jokin Pinatxok ere bertsoz goraipatu zituen Berako taldearen garaipenak. Herriko Etxearen izenean, Marisol Taberna alkateak eta Fernando Berasain eta Isidora Agirre zinegotziek Juantxo Larramendi margolariak egindako koadro bat oparitu zien Javier Mitxelena eta Antton Lazkanotegi, Bortziriak elkarteko ordezkariei. Esku bat eta pilota baten irudiarekin, “Berako Udalak Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldunei” irakur zitekeen koadroan. Txalo zaparrada handia jaso zuten taldekideek.

Ondotik, profesionalen arteko partidetan, hainbat gorabehera izan ziren. Hasteko, pilota batek mutiko bat kolpatu zuen buruan. Zorionez, ez zen deus handirik izan eta pilotariek sinatutako pilota ere jaso zuen oparitzat mutikoak. Partida nagusia ez zen bukatzerik izan, Pablo Berasaluzek min hartu baitzuen.

Aipatzekoa da, besten bezperan ere Gure Txokoako pilotari ttikienek jaialdia eskaini zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun