Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude abuztuaren 2tik abuztuaren 30era bere etxean, Otsango auzoko Irisarri etxean. Egunero, 17:30etik 20:30era bisitatzen ahal da.
Duela bi urte, lehen aldiz itsasoa zeharkatu eta Pikabearen margolan bat New Yorken ikusgai izan zen, Chelseako Montserrat aretoan. Iaz, berriz, Asiara salto egin zuen eta lesakarraren zazpi koadro Koreako Daegu hirian zabaldutako erakusketa batean ikusgai izan ziren.
Aurten, bertzeak bertze, sorterriko Kultur Etxean egindako Bidasoaldeko artisten erakusketan ikusgai izan dira Pikabearen koadroak eta berriki, Elizondoko Arizkunenean.