Emakumeek ere Bordondantza eta Makildantzak dantzatu dituzte lehen aldiz Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 4a

Amaia Espinosa eta Izaskun Agara, Bordondantzan. Aitor Arotzena

80 dantzari baino gehiago aritu ziren San Esteban egunean

Lehen aldiz historian, Berako San Esteban eguneko Bordondantza eta Makildantza dantzatzen emakumeak ere aritu ziren. Zehazki, bestetako dantza nagusian Leire Barrutia, Amaia Espinosa, Ainhoa Retegi eta Izaskun Agara aritu ziren dantzari, Patxi Castillo aitzineskua eta Mikel Esnaola, Javier Pikabea, Mikel Goienetxe, Joseba Mariezkurrena, Jon de la Cruz eta Mikel Morenorekin batera. Ondotik egin ziren Makildantzetan ere neska gehiago aritu ziren, sei talde nagusian eta bi talde osatu zituzten bertze hamasei neska, zahagi moduan dantzatu zuten bertze batzuekin batera. Denera, 80 dantzari baino gehiago aritu ziren goizean. Ikusi argazkiak

Lehen aldiz historian, Berako San Esteban eguneko Bordondantza eta Makildantza dantzatzen emakumeak ere aritu ziren. Zehazki, bestetako dantza nagusian Leire Barrutia, Amaia Espinosa, Ainhoa Retegi eta Izaskun Agara aritu ziren dantzari, Patxi Castillo aitzineskua eta Mikel Esnaola, Javier Pikabea, Mikel Goienetxe, Joseba Mariezkurrena, Jon de la Cruz eta Mikel Morenorekin batera. Ondotik egin ziren Makildantzetan ere neska gehiago aritu ziren, sei talde nagusian eta bi talde osatu zituzten bertze hamasei neska, zahagi moduan dantzatu zuten bertze batzuekin batera. Denera, 80 dantzari baino gehiago aritu ziren goizean. Ikusi argazkiak

Nahiz eta plazan dantzatzen lehen aldia izan, azkeneko urteetan emakumeak Berako karriketan Bordondantza dantzatzen arituak zirela gogoratu zuten. Gure Txokoako dantzariek adierazi zutenez, «hau ez litzateke albiste izan beharko, dantzak gaur egungo egoerara egokitzen jakin dutenaren seinale baizik. Arazo tekniko edo zalantza batzuk izan genituen jantziekin, baina Oier Araolaza antropologoak aipatu zigun bezala, kontua ez da denak gizonez janzten garela, denak, neskak eta mutilak dantzariz janzten garela baizik. Euskal dantza herrikoietan, neska nahiz mutilek dantzatzen dituzten pertsonaia aunitz daude». Normaltasun horren seinale, Berako plazan ez zen inolako polemikarik izan. Alderantziz, aspaldiko txalo zaparrada jaso zuten neska-mutil dantzariek eta Patxi Castillo kapitainak, zurmioko bihurritu baten ondorioz aunitz sufritu behar izan zuen dantza bukatzeko.

Bordondantza baino lehen, Meza Nagusia izan zen, Berako Abesbatzak kantatua eta gero, plazan, herriko bandera dantzatu zuen Xanti Altzugarai zinegotziak, Asier Osesek txistua eta Mikel Telletxeak atabala jotzen zuten bitartean.

Bandera Herriko Etxera igo ondotik dantzatu zituzten Bordondantza eta Makildantzak eta ondotik, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren bertso kantari.

 

Arratsaldeko Aurreskua

Goizeko dantzen ondotik, arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zen. Ezpatadantzariek, neska kapitain baten etxean, Eider Pikabearen etxean berendua hartu eta joan ziren plazara. Eider Pikabearekin batera, Elixabet Irazoki izan zen nesken bertze kapitaina. Kapitainekin batera, Alaitz Agilar, Ainhoa Berasategi, Ane Elzaurdia, Nahia Fagoaga, Amaia Leiza, Ane Berasain, Hegoa Telletxea, Ainhoa Larretxea, Maddalen Jimenez, Izaskun Agara eta Leire Barrutia izan ziren arratsaldean dantzatu zuten neskak eta hemen ere, normalean baino protagonismo handiagoa izan zuten. Mutilei dagokienez, Joseba Mariezkurrena eta Mikel Esnaola kapitainekin batera, Jon de la Cruz, Mikel Moreno, Jon Irazoki, Iñigo Arana, Patxi Castillo, Joseba Pikabea, Iñaki Eskudero, Javier Pikabea, Mikel Agara, Mikel Morcillo eta Mikel Goienetxe aritu ziren dantzan.

Dantzaldiaren ondotik, Berako Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen.

 

Bestak azken txanpan

Asteburuko egun “potenteen” ondotik, azken txanpan sartuak dira Berako bestak, baina oraindik ere ekitaldi politak gelditzen dira.

Abuztuaren 4a, astelehena

09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira, Ezpelur Gaiteroak Zalain auzoan eta Irats taldea Suspelttikin.

10:00 plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik, gosaria banatuko da. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.

11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVII. igeriketa txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.

12:30 erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran.

13:00 kukaña, Illekuetan.

14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan (sarrerak salgai Kataku eta Errekalden). Oskar Estangak eta elektrotxarangak girotua.

18:00etan Poteoa ElektroPatxarangarekin.

17:00 Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.

18:00 pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Apezetxea eta Tolosa, Retegi Bi eta Cecilioren kontra; Titin III eta Rezusta, Berasaluze II eta Zabaletaren kontra.

18:00 haurrentzako ikuskizuna eskolako pilotalekuan: Arkakusoaren zirkoa (Txurrimurri eta Morritoston zirkoan).

21:00 dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan.

00:00 kontzertua: Gaztetxe Band, Zezenaren Taldea eta Revolutionary Brothers Altzateko plazan.

01:00 Enzerrioa txosnetatik hasita Ondotik, herriko DJak txosnetan Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuaren 5a, asteartea

09:00 Musika Eskolako Trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira, Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan eta Incansables txaranga Garaitarretan.

11:00-13:30 puzgarriak Eztegara pilotalekuan.

12:30 erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. Haurrentzako karameloak. Agurra erraldoi eta buruhandiei Herriko Etxeko plazan.

13:00 kukaña, Illekuetan.

14:00 kantu bazkaria eskolako pilotalekuan Kuxkuxtu Txarangak girotua.

16:00-18:30 puzgarriak Eztegara pilotalekuan.

18:00 kukaña, Illekuetan.

19:00 Bera Kantari Illekuetatik Mukixura.

19:00 idi probak Matzada karrikan.

21:00 dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan Ondotik zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan

23:00 Dantzaldia Kiki Bordatxorekin Altzateko plazan Ondotik, herriko DJak txosnetan.

00:00 Gaztextebanen jautsiera (Gizajoa ni) eta 01:00etan barrika jokoa.

Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun