Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren abuztuaren 1ean Manttalek antolatutako Berako I. Gau Lasterketaren garaileak. 120 korrikalari atera ziren eta ikusle aunitz hurbildu zen ikustera eta animatzera 7,6 kilometrotako ibilbidean zehar. Lasterketaz ederki gozatu ahai izan zuten, horrela bai partaide eta ikusleek arazorik gabe disfrutatu zuten Gure Txokoako dantzen ondotik suertatu zen kirol proba honekin, izan ere azkenean ez zen euririk izan. Ikusi argazkiak
Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren irabazle nabarmenak, ibilbidearen zati haundi bat bakarrik egin eta gero. Irteeraren ondotik lehenengo 400 metrotan, Manttaleko Santamaria hernaniarra, Barberena lekaroztarra eta Fernando Etxegarai beratarra aitzinean paratu ziren, baina Etxegaraik agur erran behar izan zion lasterketari Matzada futbol zelai inguruan izterrean zaintiratua izan eta gero. Barberena eta Santamariak probaren burua hartu zuten, lehenengo igoeran, Legia kalean sartuta eta Matzenbordara igotzen Manttaleko lasterkariak aurrea hartu zuelarik. Santamariak ibilbidea 32 minututan egin zuen, eta Lekaroztarrak 40 segundu gehio eman zituen bukatzeko. Podiumeko hirugarren kajoia Lartaun Rodriguez donostiarrak bete zuen. Lehenengo postuetan zonaldeko hainbat korrikalari sailkatu ziren, hala nola, Ibai Iturria laugarren, Angel Pombar zazpigarren, Juan Luis Irazoki zortzigarren, Iñigo Lasaga etxalartarra bostgarren izan zen eta Imanol Lukanbio aranztarra hamargarren.
Emakumezkotan, Nerea Amilibia nekaezinaren garaipenatik aparte, partaidetza kopuru haundia izan zen albiste, 20 korrikalari baino gehiagorekin. Gauezko lasterketetan ohitura duen eta Mendi lasterketetan ibiltzen den (Berako Mendi Maratoi Erdian parte hartu du hainbat alditan) Nerea Amilibia Aiatarrak 4 minutuko aldearekin irabazi zion Lourdes Gomez de Segura arabarrari, eta hirugarren Irene Almandoz beratarra izan zen. Manttale taldeko emakume kopuru haundi baten buru izan zen Almandoz.
Parte hartzaileak, Bera, Lesaka, Arantza, Etxalar, Igantzi, Elizondo, Iruña, Irun, Azkaine, Sara, Aia, Oiratzun, Tolosa, Antsoain, Gasteiz, Lezo, Sunbilla, Iruña Oka eta Pasaiatik etorri ziren bertzeak bertze.
Koadrilakako sailkapenean, Tirtilariak koadrila izan zen irabazlea, Patxi Vila txirrindulari ohiak, Iñaki Pikabea eta Iñaki Odriozolak osatuta. Bigarren Zirtzilak izan ziren (Angel Pombar, Joseba Lasarte eta Angeltxo Aranibar), eta azkenik hirugarren Erlaitz talde Irundarreko Ramon Agirre, Aitor Iglesias eta Juan Carlos Korta.
Gainera, lasterketaren berrikotasunaz gain (lehenengo aldia da lasterketa hau egiten dena), izugarrizko giro ona izan zen kaleetan, ikuslegoaren animo etengabeekin, bai herriko karriketan baita pista eta mendiko bideetan ere. Etzen anoa puntu likido edota solidorik faltatu eta Lamixenen txalapartaren soinua entzun ahal izan zituzten, parte hartzaileek aunitz eskertu zutena. Sari banaketa bukatzerakoan luntx-a egin zen helmugan, Altzateko parkean.