Berako bestekin batera, batzuetan egitarau ofizialaren baitan eta bertzeetan bere gisara, Gaztexteban programa zabala proposatu du aurten ere Berako Kaxerna Gaztetxeak.
Abuztuaren 1ean, ortziral arratsaldeko 7etan txozna irekiera eginen dute, pregoia, txupinazoa, Gaztextebanen igoera, aurresku herrikoia eta bertze zenbait ekintzekin. Ondotik, kontzertua eskainiko dute Joseba B. Lenoir eta Felix Buff-ek. Gauerditik aitzinera, kontzertua izanen da Horma eta Ufestuek taldeekin.
Abuztuaren 2an, larunbatean 12:30ean Euskal preso eta iheslarian aldeko topa eginen dute Espidobaitan. 14:30ean herri bazkaria izanen da Herriko Etxeko plaan eta ondotik kuadrilen jautsiera. 18:30ean, Euskal preso eta iheslariekin elkartasunean, kalejira abiatuko da Mukixu zubitik eta 19:00etan kontzertua eskainiko du Tajón Prieto & Los Kuajalotes taldeak. Gauerdian, Elkano Browing Cream eta Willis Drummond taldeek eskainiko dute kontzertua.
Abuztuaren 3an, igande arratsaldeko 6:30ean txoznetatik hasita Tupper’Tukada herrikoia eginen da eta horretarako norberak bere etxetik Tupper-a eramatea proposatzen dute.
Abuztuaren 4an, astelehen arratsaldeko 2:30ean gaztetxe bazkaria eginen dute eta ondotik kantaldia Oskar Estangarekin. 18:00etan poteoa izanen dute Elektropatxarangarekin eta gauerdian hasita, kontzertua Gaztetxe Band, Zezenaren Taldea eta Revolutionary Brothers taldeekin.
Abuztuaren 5ean, gauerdian Gaztextebanen jautsiera eginen dute, baina bestak akitzeko, goizaldeko 1:00etan barrika jokoa ere izanen dute.