Julio Caro Barojak bildutako baserrietako tresnak Berara bueltatu dira

TTIPI-TTAPA 2014ko abu. 1a, 09:42

Garai bateko baserrietako lanabesek ikusmina piztu dute. Aitor Arotzena

Uztailaren 31n ireki zen irailaren 14ra arte Kultur Etxean egonen den erakusketa etnografikoa

Uztailaren 31tik hasita irailaren 14ra arte ikusi ahal izango da Julio Caro Baroja antropologo eta historialaria omentzeko erakusketa Berako kultur etxean. Berak Nafarroako Museo Etnologikoari emandako eta Bidasoako baserrietatik berreskuratutako nekazaritzako lanabesak ikusgai daude. Ortzegun arratsaldean egindako inaugurazio ekitaldian, Juan Luis Sánchez de Muniáin Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Ana Zabalegi Kultura zuzendaria, Marisol Taberna alkatea eta udal zinegotziak eta Julio zenaren anaia, Pio Caro Baroja eta honen alaba Carmen izan ziren. Ikusi argazkiak

Uztailaren 31tik hasita irailaren 14ra arte ikusi ahal izango da Julio Caro Baroja antropologo eta historialaria omentzeko erakusketa Berako kultur etxean. Berak Nafarroako Museo Etnologikoari emandako eta Bidasoako baserrietatik berreskuratutako nekazaritzako lanabesak ikusgai daude. Ortzegun arratsaldean egindako inaugurazio ekitaldian, Juan Luis Sánchez de Muniáin Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Ana Zabalegi Kultura zuzendaria, Marisol Taberna alkatea eta udal zinegotziak eta Julio zenaren anaia, Pio Caro Baroja eta honen alaba Carmen izan ziren. Ikusi argazkiak

Marisol Taberna alkateak aipatutakoaren arabera, Julio Caro Barojak bildutako Berako lehen funts horren aukeraketa batean oinarritutako erakusketa da Kukltur Etxean daudenak: «Eskualdeko nekazaritzako hainbat lani lotutako eta ikertzaileak berak 1967-68 urteetan herriko baserrietatik hartu zituen 43 pieza etnografiko dira ikusgai daudenak».

Foru Aldundiak eskatuta Caro Barojak egindako bilketa-lanari esker osatu zen gaur egungo Nafarroako Museo Etnologikoa sortzeko bilduma. 246 piezak osaturikoa da, eta gehienak ikertzaileak berak argitaratu zituen 1969an "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" aldizkari sortu berriko Un estudio de tecnología tradicional izeneko artikuluan.

Etnologoaren jaiotzaren ehungarren urteurrena dela-eta antolatu da erakusketa, izan ere, Beran bizi izan zen, familaren Itzea etxean, eta han hil zen 1995ean. Nafarroako buruzko ikerketa-lanetara bideratu zuen zeukan interes intelektuala. Hil ondoren, Julio Caro Baroja izena hartu zuen Nafarroako Museo Etnologikoak.

Erakusketa Nafarroako Gobernuaren eta Berako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez egin da. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak erakusketa gauzatzen lagundu du: erakusketa bera osatzen duten piezak uzteaz gain, beregain hartu ditu piezak zaharberritzeko eta erakusketa-aretoraino eramateko gastuak, eta muntaketa-lanak koordinatzeaz arduratu da.

 

Pieza aipagarriak

Arkeologia-koadernoetan, Caro Barojak nekazaritzako tresnek morfologia eta funtzioa azaldu zituen, baita esku hutsez egindako marrazketen bidez dokumentazio grafikoa gehitu ere. Horietako batzuk erakusketan erreproduzitu dira, piezen jatorriak diren baserri batzuen argazkien ondoan. Erakusketa irekitzerakoan, Susana Irigarai, Nafarroako Museo Etnografikoko zuzendariak eman zuen funtzio horien berri.

Museoak erakusketarako hautatu dituen 43 objektuen artean neurri handiko piezak daude, esate baterako, gurpil sendoko gurdia, korapilatutako hurritzen adarrekin egindako itxiturak dituena, egurrezko bonbila edo lera, biderik ez zegoen lursailetatik zamak eramateko erabiltzen zena.

Sagardoa garraiatzeko upela (garraldia), sagar-prentsa (dolarea), ondaskiak edo zumezko saski handiak, zamarie bizkarretan eramateko, eta treilua, kolpe erritmikoekin garia garantzeko erabiltzen zen antzinako objektua ere nabarmentzekoak dira. Erakusketako beste pieza batzuk ereiteko lurra prestatzeko eta zereal eta belarrak biltzeko lanekin, garraio tradizionalarekin, basoaren ustiaketarekin eta kaikuen edo egurrezko beste tresna batzuen ekoizpenarekin lotutakoak dira. Pio Caro Barojaren hitzetan, «erakusketa tristea» da beretzako, izan ere berak zioenez, «lanabes hauek guztiak lanean ikusi ditut, Berako baserritarrak ikusi ditut hauek erabiltzen, eta orain, haiek guziak hilik daude». Baina Susana Irigaraik aipatu zuenez, «bere garaian eguneroko lanetarako eta biziraupenearko tresna funtzionalak zirenak, gaur egun estetikoki apreziatzen ditugu, ikusgarriak eta ederrak baitira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun