Joan den asteburuan ere zenbait ekitaldi ospatu baziren ere, asteburu honetan abiatuko dira Berako bestak. Aldaketekin datoz gainera. Berez, txupinazoa larunbat eguerdian botako dute, baina ortziralean izanen dira lehen ekitaldiak. Erraterako, Gure Txokoako dantzarien saioa ortziralean 20:00etan eginen da, lehen aldiz Herriko Etxeko plazan. Manttalek lehen aldiz antolatutako Berako Gau Lasterketa ere ortziral arratseko 10:30ean abiatuko da.
Abuztuaren 1a, ortziralea
13:00 San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria.
17:00 Scoot Erakustaldia (HS2) Eztegara pilotalekuan. Ekarri zure scoota (eta kaskoa, noski), ikasi eta praktikatu!!!
19:00 Gaztexteban Igoera. Pregoia, bertsoak eta txalaparta.
19:30 kontzertua: Joseba B. Lenoir eta Felix Buff Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte.
20:00 Gure Txokoa dantza taldearen jaialdia Herriko etxeko plazan. (eguraldi txarra eginez gero, eskolako frontoian).
22:30 I. Berako gau lasterketa. Luzera: 7,6 km. Desnibela: 300 m. positiboak. Izen-ematea: 5 euro (gehienez ere 100 lagun apuntatzean ahal dira). Kategoriak: gizonezko absolutua, emakumezko absolutua eta kuadrillak. Sariak: kategoria bakoitzeko lehenbiziko 3 sailkatutakoentzat. Oharra: parte hartzeko nahitaez kopeta-argia eraman behar da. Ibilbidea: Altzateko Parkea (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Parkea (helmuga). Argibideak: www.manttale.com Antolatzailea: Manttale Mendi Lasterketa Taldea. Laguntzailea: Berako Udala.
00:00 kontzertua: Ufestuek eta Horma Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte Ondotik, herriko DJak txosnetan.
Abuztuaren 2a, larunbata
12:00 2014ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta.
14:30 herri bazkaria Herriko Etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero eskolako frontoian).
16:30 plater tiroa, minifoso modalitatean. Bera eta kanpotik etorritako tiratzaileen txapelketa. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.
17:00 herriko pilotarien pilota partidak: benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 kuadrillen jautsiera. Plazatik plazara.
18:30 kukaña Illekuetan, Incansables Txarangak alaiturik.
19:00 kontzertua: Tajón Prieto y Los Kuajolotes Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte.
19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik Herriko plazara.
21:00 dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, Larrain dantza,…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
00:00 kontzertuak: Elkano Browning Kream eta Willis Drummond Altzateko plazan. Ondotik, herriko DJak txosnetan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuaren 3a, igandea
09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.
10:30 Udalbatza, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil Dantzak eta Bordon Dantza dantzatuko dute txistularien laguntzaz Gero Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek kantatuko dute.
13:00 Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.
17:00 Incansables txarangak Jose zahar etxean joko du.
18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan.
21:00 dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
00:00 su artifizialak Matzada futbol zelaitik Oscense Pirotekniaren eskutik (Huesca).
00:20 Damba taldearen kontzertua Altzateko plazan. Ondotik, herriko DJak txosnetan Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuaren 4a, astelehena
09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira, Ezpelur Gaiteroak Zalain auzoan eta Irats taldea Suspelttikin.
10:00 plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik, gosaria banatuko da. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.
11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVII. igeriketa txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
12:30 erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gai¬teroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran.
13:00 kukaña, Illekuetan.
14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan (sarrerak salgai Kataku eta Errekalden). Oskar Estangak eta elektrotxarangak girotua.
18:00 Poteoa ElektroPatxarangarekin.
17:00 Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
18:00 pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25 euro. Salgai Agara prentsan eta Zalain jatetxean.
18:00 haurrentzako ikuskizuna eskolako pilotalekuan: Arkakusoaren zirkoa (Txurrimurri eta Morritoston zirkoan).
21:00 dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altzateko karrikan. Ondotik zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan.
00:00 kontzertua: Gaztetxe Band, Zezenaren Taldea eta Revolutionary Brothers Altzateko plazan. Antolatzailea: Beragazte.
01:00 Enzerrioa txosnetatik hasita Ondotik, herriko DJak txosnetan. Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuaren 5a, asteartea
09:00 Musika Eskolako Trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira, Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan eta Incansables txaranga Garaitarretan.
11:00-13:30 puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
12:30 erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. Haurrentzako karameloak. Agurra erraldoi eta buruhandiei Herriko etxea plazan.
13:00 kukaña, Illekuetan.
14:00 kantu bazkaria eskolako pilotalekuan Kuxkuxtu Txarangak girotua. Antolatzailea: Labiaga Ikastola.
16:00-18:30 puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
18:00 kukaña, Illekuetan.
19:00 Bera Kantari Illekuetatik Mukixura.
19:00 idi probak Matzada karrikan.
21:00 dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan Ondotik zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan.
23:00 Dantzaldia Kiki Bordatxorekin Altzateko plazan Ondotik, herriko DJak txosnetan. 00:00 Gaztexteban jautsiera (Gizajoa ni) eta 01:00etan barrika jokoa.
Egun osoan zehar Incansables txaranga karrikaz karrika ibiliko da.