Lizarrako Segio Araizek irabazi du Berako XI. Txirrindularitza Saria

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 28a

Podiumeko hiru txirrindulariak, Gure Txokoako presidente eta zuzendaritza batzordeko kidearekin. Jose Mari Telletxea

Kadete mailako 43 txirrindularik parte hartu zuten igandean 62 kilometroko lasterketan

Berako Gure Txokoa elkarteak hamekagarren urtez antolatutako Berako Txirrindularitza saria burutu zen uztailaren 27an, igandean. 62 kilometroko lasterketa egiteko 43 txirrindulari aurkeztu ziren eta horien artean 34k lortu zuten proba bukatzea. Lizarrako Sergio Araiz suertatu zen garaile, ordubete, 36 minutu eta 53 segundoko denborarekin.

Berako Gure Txokoa elkarteak hamekagarren urtez antolatutako Berako Txirrindularitza saria burutu zen uztailaren 27an, igandean. 62 kilometroko lasterketa egiteko 43 txirrindulari aurkeztu ziren eta horien artean 34k lortu zuten proba bukatzea. Lizarrako Sergio Araiz suertatu zen garaile, ordubete, 36 minutu eta 53 segundoko denborarekin.

Lasterketako lehen itzulian Lesakara joan eta Berara buelta egin zuten txirrindulariek eta gero bertze hiru itzuli egin zuten, Bera-Berrizaun-Bera ibilbideari. Behin eta berriz saiakerak izan arren, azken itzulian ihes egin zuten tropeletik Sergio Araiz eta Iñigo Zabalzak, gerora bi lehenbizikoak izanen zirenak. Eztegara pasealekuko helmugako sprintari ekin behar ziotenean, Zabalzak kalanbreak sentitu zituen eta hortaz, Araiz bakarrik helmugaratu zen. Cafenasako Iñigo Zabalza 12 segundora helmugaratu zen eta Quesos Albeniz taldeko Josu Gabirondo nagusitu zen tropelaren sprintean, 4 segundo beranduago.

Irabazleak orduko 38,4 kilometroko abiadura izan zuen banaz bertze. Iñigo Zabalzak irabazi zuen lehen urteko kadete mailan, Javier Juriok irabazi zuen tarteko helmugen saria eta Lizarra-Irisarri izan zen talderik onena.

 

Sailkapenak

1. Sergio Araiz (Lizarra) 1-36-53

2. Iñigo Zabalza (Cafenasa) 1-37-05

3. Josu Gabirondo (Quesos Albeniz) 1-37-09

4. Pablo Ardoiz (Congelados de Navarra) db

5. Jorge Dueñas (Lizarra) db

6. Javier Jurio (Caramelos El Caserío) db

7. Gorka Arbizu (Irabia) db

8. Francisco Hernandez (Irunes) db

9. Miguel Múgica (Lizarra) db

10. Garikoitz Maiza (Scania) db

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun