Joan den astean 11-12 urteko mutikoak aritu ziren eta aste honetan 9-10 urtekoen txanda da Erriberako Futbol Eskolak Lesakan antolatzen duen kanpusean. Guztira 47 mutiko ari dira, futbolean trebatzeaz gain, bertze hainbat ekitalditan parte hartzen.
Joan den asteko txandan ez zen eskualdeko mutikorik, baina oraingoan bai. Lesakako Xabier Apeztegia Grassa, Iban Olaetxea Etxeberria, Asier Taberna Lizaso, Julen Urdangarin Taberna eta Josu Zubieta Eneterreaga, Berako Kenai Garcia Curto eta Aimar Sarobe Roman eta Urrozko Mikel Babaze Buldain. Beraiekin batera, Nafarroa osotik etorritakoak, baita Errioxatik eta bilbotar bat ere ari dira.
Astean zehar ohiko jardueretan parte hartu ondotik, igande eguerdian itxiera ekitaldia izanen dute Harriondoa Kultur Etxean.