Oraindik aste osoa gelditzen da Berako bestetako txupinazoa botatzeko, baina uztaileko hondar asteburuan hainbat kirol ekitaldi antolatu dituzte Beran, besten programaren baitan.
Honela, uztailaren 26an, larunbat arratsaldeko 4etan hasita, 3x3 saskibaloi txapelketa herrioi solidarioa antolatu du Bortzirietako Toki Ona Saskibaloi taldeak. Hain zuen, Toki Onako patioan jokatuko da edo, euria eginen balu, kiroldegian. Ateratako dirua Bortzirietako Guztiok elkartearentzat izanen da.
Uztailaren 27an, igande goizeko 10etan hasira, kadete mailako Berako XI. Saria txirrindularitza proba antolatu du Gure Txokoa elkarteak. 60 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek, Beratik abiatu, Lesaka, Bera, Berrizaun, Bera eta Berrizaunen barna, berriz ere Berako Eztegara pasealekuan helmugaratzeko.
Igande arratsaldeko 4etan, 3x3 saskibaloi elite txapelketa antolatu du Bortzirietako Toki Ona saskibaloi taldeak. Bezperako txapelketa bezala, Toki Onako patioan jokatzekoa da eta euria eginen balu kiroldegian.
Astelehenean Gaztefolk jaialdia
Asteburuko ekitaldiek astelehenean ere segida izanen dute, arratsaldeko 8etan hasita, Gaztefolk Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiko saioa izanen da eskolako frontoian. Jaialdia antolatzen duen Irungo Eraiki Dantza taldeko dantzariekin batera, Moldaviako Flori de Tei eta Errusiako Yeralash Song and Dance Ensemble taldekoak ariko dira.