Abuztuaren lehenera arte goizak ederki hornituak izanen dituzte herriko gaztetxoenek udalekuetan. 20 haur ari dira, 13 Haur Hezkuntzakoak eta 7 Lehen Hezkuntzakoak. Eguraldiagatik, hasierako astean behintzat, barruko ekintzak egin dituzte haur eta gaztetxoek: eskulanak, sukaldaritza tailerra... Eguraldi hobexeagoak ere izan dira tartean eta kanpoko ekintzetan aritzeko ere probextu dute. Aipatu, uda honetan, Lagunekin Jolasean taldeak koordinatu eta prestatu dituela neska-mutikoen jarduerak. Olaia Matxikote eta Itxaro Etxague dira begiraleak, Larraintz Gonzalez zuzendaria eta Itxaso Etxabide koordinatzailea.