Udako ekitaldien artean, ezin aipatu gabe utzi herriko bestak. Abuztuaren 14an hasi eta 17an bukatuko dira, ortzegunetik igandera. Xehetasun gehiago hurrengo alean izanen dituzue, baina aurten ere haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldi izanen dituzue gozatzeko. Bestak bukatu eta ondoko larunbatean, berriz, abuztuak 23, Arantza Rock jaialdia eginen da.