Joan den ekainaren 30tik uztailaren 7ra 49 lagun Madeiran egon ziren. Irla honetako egonaldia ederki pasatu zutela aipatu digute.
Bilbotik hegazkina hartu eta Funchaleko hotel bat izan dute oporraldiaren egonleku, bertatik egin baitituzte ateraldi guziak.
Uztailaren lehenean, Funchaleko hainbat leku ezagutu zituzten: Santa Catarina parkea, Quinta Vigia erresidentzia, bertako lorategi botanikoa, lore eta landarez osaturiko eremua izateaz gain, kultur eta zientziagune ederra; eta Ponta de Sao Lourenço penintsula, itsasoari begira egoeko naturaz hornituriko leku paregabea.
Uztailaren 2an, Pico Dos Barcelos eta Eira Do Serrado begiratokiak bisitatu zituzten. Madeira irlaz gozatzeko puntu ezin ederragoak dira. Ondotik Monte parrokia bisitatu zuten. Inguruan, platanondo eremu haundiak eta urte osoan loratua egoten den lorategia ikusi zituzten.
Uztailaren 3an, Camacha eta Santana herriak ezagutzeko aukera izan zuten. Camacha zumezko industria eta folklorea direla eta, ezaguna da. Santanan, bertzeak bertze, etxeek dituzten teilatu triangularrak berexiak dira.
Hurrengo egunean, Porto Moniz bisitatu zuten eta bertako xoko erranguratsuenetan ibiltzeko aukera izan zuten. Tartean, egunen bat ekintza gidaturik gabekoa izan zuten eta bakoitzak nahi zuen moduan antolatu zuen eguna. Azkeneko egunean, bertako jaki tipikoak dastatzeko aukera ere izan zuten.
San Fermin Egunean etxera itzuli ziren.