Madeiran uztail hasieran egon ondotik, oraingoan, bortz eguneko egonaldia antolatu dute abuztuaren akaberarako. Erlaxatzeko egonaldia izanen da eta bidenabar, hain osasungarria den bainuetxeko sesioekin osatua izanen da. Panticosako hotelean pentsio osoan egonen dira eta zirkuitu termalean, ordu eta erdiko saioa eginen dute.
Eskaintza hau 55 urtetik gorako lagunei zuzendua bada ere, pertsona gazteago bat joan daiteke heldu baten lagun.
Joan-etorria autoz eginen dute, egonaldia merkeagoa aterako da horrela eta gisa berean, aisialdia askatasun haundiagoarekin antolatu daiteke. Logela bikoitzaren prezioa 290 eurokoa da eta banakako logela, berriz, 135 eurokoa. Ordainketa han bertan eginen da. Joan den igandean zen izena emateko azken eguna.