Aurten ere Igantzin Herri Kirolak egiten dituen haur taldeak, Irrisarrik, Iruñeko San Ferminetan kimu mailako proba konbinatu erakustaldia eman zuen: Andra Mari, Araxes eta Ultzama taldeekin batera proba konbinatua egin zuten Foruen Plazan. Ederki pasatu zuten eta gainera Baxi, Irrisarri Land-eko maskota animatzera ere etorri zen: beno animatzera eta saritxoak parte-hartzaileen artean banatzera, noski.