Baztan, Malerreka, Bidasoako XVII. Trikitixa txapelketa

Irune eta Itsaso 2014ko uztailaren 24a

Irune ELIZAGOIEN

Uztailaren 5ean XVII. Trikitixa txapelketa ospatu zen Lesakan. Ttikien kategorian Igone Arozena eta Janire Telletxea eta Uxue Iturria eta Leire Iribarrenek parte hartu zuten. Ertainen kategorian Ainhoa Telletxea eta Martxel Larraza aritu ziren eta gazteetan Itsaso eta Irune Elizagoien. Denek maila ona erakutsi zuten, baita emaitza politak lortu ere. Igone eta Janirek 30 euroko eskupekoa eta garaikurrak, Uxue Iturria eta Leire Iribarrenek hirugarren postua, 40 euro eta garaikurrak, ertainen kategorian txapeldunak izan ziren Ainhoa eta Martxel eta hauek txapelak, garaikurrak eta 60 euro irabazi zituzten eta azkenik gazteen kategorian, Itsaso eta Irune Elizagoienek bigarren postua lortu zuten; garaiku­rrak eta 100ko sariarekin. Zorionak denei eta segi horrela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun