Aitzineko kronikan agertu zen turismo bulegoaren ordutegia ez zen zuzena. Honakoa da ordutegi zuzena: uztailaren 17tik abuztuaren 17ra astelehenetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik (astelehen arratsaldeak itxita). Larunbat eta igandetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egonen da zabalik. Bisita gidatuak egiteko jendea bilduko balitz, 13:00etan itxiko litzateke bulegoa. Bisita gidatuak, aurten asteburuetan bakarrik eskainiko dira uztailaren 19tik abuztuaren 17ra, eta doan izanen dira. Taldeak gutxienez 5 lagunekoak izan beharko dute eta apuntatzeko 948635386 edo 662170035 telefonora deitu beharko dute interesatuek. Abuztuaren 20tik 29ra goizetan bakarrik egonen da irekia; 10:00etatik 13:00etara.