Guttiago falta da 2015eko Sanferminetarako!

Aitor AROTZENA 2014ko uzt. 24a, 10:48

AItor AROTZENA

Rafael Eneterreagak eta Udalbiltzako zazpi herrialdetako udal ordezkariek botatako txupinazo bereziarekin abiatu ziren Sanferminak. Arratsaldean, 150 dan­tzari bildu zituen Tantirumairu euskal folklore taldearen emanaldiak. Egun haundian, euri erauntsiaren azpian dantzatu behar izan zuten eztapadantzariek Zubigainekoa, baina arratsaldean Martxel Rodriguez aitzinesku berriak dantzatutako Aurreskua bikaina izan zen. Peñen eguneko tanborrada eta jautsiera jendetsuak izan ziren. Hondar egunetan ere izan zen berrikuntzarik. Honela, erraldoi konpartsa berria atera zen umeen eguneko tanborradan eta erraldoiak dan­tzatu zituzten lehen aldiz. Mattakada herriko batukada taldeak ere estraineko emanaldia eskaini zuen. Bestak euripean joan badira ere, giro polita izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun