Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz balkoi loredunen bigarren lehiaketa egiten ari da. Uztailaren 25ean jakinaraziko dituzte saridunak. Iaz bezala, 200, 150 eta 100 euroko sariak izanen dira hiru politenentzat.