Elkartasun bazkaria

Aitor AROTZENA 2014ko uztailaren 24a

San Fermin erretiratuen elkarteak elkartasun bazkaria antolatu du abuztuaren 17rako. Arratsaldeko 2etan izanen da egoitzan, honako menu honekin: tomate entsalada, patatak errioxar erara, saiheski errea eta letxuga entsalada eta sagar tarta, ura, ardoa, kafea eta likoreekin. Txartelak 22 euro ordainduz eskuratu daitezke abuztuaren 10a arte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun