Kultur teknikariaren ordezkapena

Aitor AROTZENA 2014ko uztailaren 24a

Amatasun-baja dela eta Belen Mutuberria kultur teknikariaren ordezkapena egiteko azterketetan Irantzu Pastorrek lortu du puntuaziorik altuena. Hasiera batean 12 lagunek eman zuten izena, baina 3k bakarrik egin dituzte proba guztiak.
 
Bertze aldetik, Turismo Bulegoa Harriondoa Kultur Etxean zabalik dago uztailaren 15etik irailaren 14ra, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxia egonen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun