Kirol orrialdetan honen berri zabalagoa izanen duzue, baina ezin aipatu gabe utzi Berak Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan lortutako garaipenak eta finalera mugitu zen herritar pila. Hiru autobus eta hainbat auto betez hurbildu ziren Labritera eta gero, bazkaria ere egin zuten herrian, egun bikaina borobiltzeko. Aspaldian ez zen horrelako girorik bizitu Herriarteko finalean.