Enaitz Gara taldearen ekimenez, merkatarien laguntzarekin osatutako hamar saskiren zozketa egin zen, baina saria eskuratzeko hilabeteko epea pasatu ondotik hiru saridun ez ziren agertu eta berriz egin dute zozketa.
11.033 (Iturenen saldua), 3.843 (Berako Botxo ostatuan saldua) eta 6.589 (Arizkungo Julenek saldua) dira zenbaki sarituak. Jabeek hilabeteko epea izanen dute aurkezteko, 637 920545 (Nagore) telefonora deituta.