Joseba Aranibar Berako presoa Espainiaratu dute

Ttipi-Ttapa 2014ko uztailaren 24a

2007ko uztailean atxilotu zuten Donibane Garazin

Beratarra 2007ko uztailean atxilotu zuten Donibane Garazin. ETAk 2006ko abenduaren 30ean Barajasko aireportuan egindako atentatuagatik auzipetu zuten.

2007ko uztailean atxilotu zuten Joseba Aranibar Almandoz beratarra Donibane Lohizunen eta geroztik Frantziako espetxeetan egon da preso. Frantziak bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zion ETAko kide izatea leporatuta. Azken egun hauetan, ordea, Espainiaratua izan da. ETAk 2006ko abenduaren 30ean Barajasko aireportuan izandako atentatuan parte hartzea egozten diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun