Nabaz auzoko bestak ospatuko dituzte uztailaren 26an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Toka eta txinga txapelketak jokatuko dira eta bazkaria izanen da Linddurrenborda sagardotegian

Lesakako Nabaz auzoko bestak ospatuko dituzte uztailaren 26an, larunbatean, Linddurrenborda sagardotegi inguruan. Goiz-arratsaldez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eta bazkaria ere izanen dute.

Lesakako Nabaz auzoko bestak ospatuko dituzte uztailaren 26an, larunbatean, Linddurrenborda sagardotegi inguruan. Goiz-arratsaldez, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eta bazkaria ere izanen dute.

Larunbatean 13:00etan botako dute txupinazoa. Ondotik, toka txapelketa jokatuko da. 14:00etan bazkaria eginen da Linddurrenborda sagardotegian. Bazkal-ondoren, auzoko bertsolariek bertso saioa eskainiko dute. Arratsaldez, erromeria eginen da Irune eta Itsaso Elizagoien trikitilariekin eta arratsaldez txinga txapelketa jokatuko da.

Bazkarirako izen emateko 948 637212 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun