Berako karriketan barna bisita antzeztua eginen da uztailaren 24an

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 24a

Ortzegunean 18:00etan hasita, Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien baitan

Uda Ikastaroen baitan Berako Udalak, EHUrekin elkarlanean, bisita antzeztua antolatu du Beran barna; Herriko etxeko plazatik Itzearaino. Saioa elebiduna izanen da, dohainik eta jende guztientzako irekia. Ibilbide honetan Julio Caro Barojaren lanari errepasoa emanen zaio herriko musikari, antzerkilari eta dantzariez lagunduta.

Julio Caro Barojaren omenezko ikastaroa ere izanen da gaur Donostiako Miramar Jauregian, EHUko Uda Ikastaroen baitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun