Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa lehen aldiz irabazi du Berak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 28a

Zaleek giro bikaina paratu zuten Atano III.aren harmailetan. Bortzirietatik 400 bat lagun bildu ziren. Utzitako argazkia

Bortzirietatik 400 bat zaletu hurbildu ziren Donostiako Atano III.era finalak ikustera

Joan den larunbatean, uztailaren 26an, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Donostiko Atano III pilotalekuan Bera eta Donostiaren artean. Azkenean, hiru partidetatik bi irabazita, Berak irabazi zuen lehen aldiz txapelketa hau. Giro bikaina izan zen Donostiako pilotalekuaren harmailetan, 600 pertsona inguru hurbildu baitziren, haietatik 400 pertsona inguru, lau autobus eta hainbat auto partikular bete zituzten bortziritarrak ziren. Ikusi argazkiak

Denetara 3 partida jokatu ziren. Lehengo partida kadete mailakoa izan zen. Oihan Canabal igantziarrak eta Harri Maritorena beratarrak 13-22 galdu egin zuten Bikuña eta Alberdiren aurka. Ezin izan zuten partida irabazi Maritorenak besoan min zuelako.

Bigarren partida jubenil mailakoa izan zen. Beñat Mitxelena beratarrak eta Jon Olaizola lesakarrak 22-7 irabazi zieten Chiapuso-Aranguren-eri. Partida hasieran donostiarrak hobeki hasi ziren, baina segidan eman zioten buelta partiduari Mitxelena eta Olaizolak. Partida hagitz ona egin zuten biek, baina nabarmentzekoa da Mitxelenak egin zituen tantoak.

Beraz, berdinketa zegoenez, seniorren kategoriako partida irabazten zuenak eramanen zuen finala. Azken partidan, Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 22-9 irabazi egin zieten Urmeneta eta Urbinari. Nabarmentzekoa da Martinezek egin zuen partida, pilota bat bakarrik galdu baitzuen eta aitzineko koadroetan, beti bezain ausart aritu zen Errandonea ere.

Partida ondotik, zoramena Beratik eta Bortzirietatik hurbildutako zaleen artean. Finalaren ondotik, pilotariak eta pilotazaleak Zalainera joan ziren afaltzera, eta 200 lagun inguru elkartu ziren garaipena ospatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun