Salvador Yanci zena omendu du Erriberako Futbol Eskolaren Kanpusak Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 21a

Chus Rodriguez, futbol zuzendariak, Salvador Yancik kanpusa Lesaka ekartzearen alde egindako lana eta emandako erraztasunak azpimarratu zituen. Rafael Eneterreaga

Igande eguerdian Harriondoan egindako ekitaldian, Aurreskua eta lore-xorta eskaini zizkioten alargunari

Erriberako Futbol Eskolak hogeitabigarren urtez antolatu duen udako futbol kanpusaren lehenbiziko txanda bukatzeko igandean Lesakako Kultur Etxean egindako ekitaldian 16 urtez Beti Gazte elkarteko presidente izandako Salvador Yanci gogoratu zuten. Izan ere, kanpuseko zuzendari den Rodriguezek aipatu zuenez, «Salvador Yancik ate guztiak ireki zizkigun kanpusa Lesakan egin ahal izateko, erraztasun guztiak eman zizkigun Beti Gaztek eta Yancik berak bultzatu zuen egitasmoa».

Marisol Irigoien alargunari lore-xorta bat eskaini zioten eta horretaz gain, Mikel Galardik Aurreskua dantzatu zien Yanciren alargunari eta familiari. Erriberako Futbol Eskolako eta kanpuseko ordezkari eta monitoreekin batera, gaur egun Beti Gazteko presidente den Jose Luis Sunsundegi eta Koldo Erkizia udal zinegotzia izan ziren ekitaldi hunkigarrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun