Palestinar herriarekin elkartasuna adierazi dute Bortzirietan

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 21a, 09:51

Lesakako plazan larunbat eguerdian egin zen elkarretaratzea. Utzitako argazkia

Elkarretaratzea egin eta murala margotu dute Lesakan uztailaren 19an

Bortzirietan Palestinar herriarekin elkartasuna adierazi nahi izan dute. Hori dela eta Lesakan kontzentrazio bat egin zen uztailaren 19an, larunbat eguerdian. 50 pertsona inguru bildu ziren plazan, “Lurra, bakea eta Askatasuna palestinar herriarentzat, Palestina aurrera!” zioen pankartaren gibelean eta bertzetik, elkartasun honen adierazle den mural bat ere margotu egin da.

Ekintza hauekin, «alde batetik Palestinar herriak jasaten duen gerra suntsitzailea eta aldi berean Israelgo estatuak daraman politika hiltzailea» salatu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun