Elias Garralda zenaren margo erakusketa ikusgai jarriko dute Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Komentuko elizan uztailaren 19tik abuztuaren 31ra. Asteazkenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:00etatik 14:00etara ikusteko aukera izanen da.
Turismo Bulegoa
Bertze aldetik, Turismo Bulegoa ere Harriondoa Kultur Etxean zabalik dago uztailaren 15etik irailaren 14ra, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxia egonen da.