Salvador Yanci omenduko du Erriberako Futbol Eskolaren Kanpusak igandean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 18a, 09:44

Lehen txanda honetan parte hartzen ari diren mutikoak, monitore eta zuzendariarekin Mastegiko harmailetan. Aitor Arotzena

Aste honetako lehen txandan 11-12 urte arteko 66 mutiko ari dira

Erriberako Futbol Eskolak hogeitabigarren urtez antolatu duen udako futbol kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 66 mutiko ari dira uztailaren 14tik 20rako aste honetan. Igande eguerdian Harriondoa Kultur Etxean eginen duten itxiera ekitaldian Salvador Yanci gogoratuko dute.

Izan ere, Rodriguezek aipatu digunez, «Salvador Yancik ate guztiak ireki zizkigun kanpusa Lesakan egin ahal izateko, erraztasun guztiak eman zizkigun Beti Gaztek eta Yancik berak bultzatu zuen egitasmoa». Alde horretatik, igandean Marisol Irigoien alargunari lore-xorta bat eskaintzeko asmoa azaldu dute.

Lehenbiziko txanda honetan zazpi monitore ari dira lanean. Guziek futbol entrenatzaile titulua dute, gehienak Soin Hezkuntzan lizentziatuak dira eta batzuk futbol jokalariak ere badira. Heldu den asteko bigarren txandan, bederatzi eta hamar urteko bertze hainbat mutiko espero dituzte.

Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Izan ere, campus honen hogeitabigarren edizioa da aurtengoa eta Lesakan egin dira azkeneko hamahiruak. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun