Berako bestetako herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 21a

Hondar egunerako utzi beharrean, bezperan eginen dute aurten Berako bestetako herri bazkaria. Foto Goiko

Abuztuaren 2an eginen da bazkaria Herriko Etxeko Plazan

Orain artean bestetako hondar eguna egiten zen Beran herri bazkaria, baina aurten bezperan, abuztuaren 2an eginen da, larunbatarekin. Datarena ez da aldaketa bakarra, eguraldiak laguntzen badu Herriko Etxeko Plazan egiteko asmoa baitago. Euria eginen balu, orain arte bezala, eskolako pilotalekuan eginen litzateke. Herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, uztailaren 31 bitarte. Egun horretatik aitzinera ez da txartelik izanen.

Txartelak 15 eurotan salgai daude Errekalde eta Xuga ostatuetan, 15 euroren truke. Abuztuaren 2an, larunbat arratsaldeko 2:30ean eginen den bazkariko menuan, paella, bildotsa txilindroi erara, sagar tarta eta kafea izanen dute, ogia, edaria eta kopa barne.

Azkeneko urteetako ohiturari segituz, “Hondakin onena, sortzen ez dena” kanpainaren baitan, platera, edalontzia eta mahai tresneria berrerabilgarriak izanen dira eta ez da onartuko erabiltzea kanpotik ekarritako erabilera bakarreko plastikozko materiala (edalontziak, platerak, etab…)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun