Balkoi loredunen lehiaketa egiten ari dira aurten ere Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 17a

Joan den urteko lehen edizioan, Kasinoko balkoiak irabazi zuen lehen saria. Artxiboko argazkia

Uztailaren 25ean jakinaraziko dituzte saridunak

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz balkoi loredunen bigarren lehiaketa egiten ari da uztailean. Uztailaren 25ean jakinaraziko dituzte saridunak. Iaz bezala, 200, 150 eta 100 euroko sariak izanen dira politenentzat. Lehenbiziko bi sariak karrikaz karrika dabilen epaimahaiak erabakiko ditu eta hirugarrena publikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun