70 droga-atzemate egin ditu Foruzaingoak Lesakako Sanferminetan

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 15a, 13:10

Pistola faltsu bat eta tamaina handiko suziriak ere atzeman zituzten

Elizondoko komisaldegiko Foruzaingoak Lesakako Sanferminetarako prestatutako dispositibo bereziaren emaitzak ezagutzera eman ditu. Datuen arabera, 70 droga-atzemate egin zituzten kontroletan (iaz baino %30 guttiago) eta pistola faltsu bat eta neurri handiko suziriak ere atzeman zituzten.

Kartera ebasteagatik bi denuntzia bertzerik ez ziren aurkeztu. Azken urteetan nabarmen beheiti egin omen du kartera ebasteagatik jarritako denuntzien kopurua, 2008an 20 denuntzia izan baitziren eta 2009an 10.

Lesakako Sanferminetan jarritako 11 kontroletan 239 ibilgailu kontrolatu omen zituzten eta trafikoarekin lotutako hamar denuntzia egin dituzte eta bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote bertze pertsona bati.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun