Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa irabazi ondotik, Euskal Herriko Herriartekoari ekin dio Berako taldeak. Finalerdietako joaneko partidak jokatu zituzten larunbatean Amurrion eta hiru partidetetik bi irabazi zizkieten Arabako txapeldunei.
Kadete mailan, Oihan Canabal eta Harri Maritorenak 18-22 galdu zuten. Partida hagitz parekatua izan zen eta nabarmentzekoa da bi bikotetako atzelariek egin zuten lana.
Jubenil mailan, Beñat Mitxelena eta Jon Olaizolak 22-13 irabazi egin zuten. Ez zuten partida txarra egin, baina errazago ere irabaz zezaketen. Dena den, aipatzekoa da eskuetatik kili-kolo dabilen Olaizolaren itzulera.
Senior mailan, Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 22-13 irabazi egin zuten, partida bikaina egin zuten bi beratarrek.
Beraz, Berak lehenengo jardunaldia irabazi egin zuen (2-1). Uztailaren 18an, ortziralean 18:30ean hain zuzen ere, Berako Eztegara pilotalekuan finalerdietako itzulerako jardunaldia jokatuko dute Amurrioren aurka.
Bertze finalerdia, Gernikak eta Donostiaren artekoa da.