Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketan nagusitu ondotik, orain Euskal Herrikoari ekinen dio Berako taldeak. Larunbat honetan Amurrion izanen dira 17:30etik aitzinera etxeko taldearen kontra joaneko partidak jokatzeko. Amurrio Arabako txapelduna da. Kadete, jubenil eta senior mailako partidak izanen dira.
Kadete mailan Oihan Canabal eta Harri Maritorena ariko dira, jubeniletan Beñat Mitxelena eta Jon Olaizola (eskua sendatzen bazaio) eta seniorretan Ander Errandonea eta Iñigo Martinez.
Euskal Herriko Txapelketako bertze finalerdia Gernikak eta Donostiak jokatuko dute, Bizkai eta Gipuzkoako txapeldunek, hain zuzen.