Bortz talde taula gainean Arantza Rock-en

Nerea ALTZURI 2014ko uzt. 10a, 17:04

Arantza Rock iragartzen duen kartela

Kalera, Afu, Xaiko, Governors eta Aie­rrik taldeak izanen dira abuztuaren 23an eginen den Arantza Rock jaialdian parte hartuko dutenak­. Urteroko hitzorduari ez dio hutsik egin Gazte Asanbladak eta aurten ere ziurtatua izanen da besta ondoko larunbateko giroa. 22:30ean hasiko dira kontzertuak eta sarrera debalde izanen da. Bertzalde, hiru sari potolo zoz­ke­tatze­ko boletoak ere atera dituzte euro batean. Kon­tzertuen egun berean eginen da zozketa eta saridunek hilabete bateko epea izanen dute agertzeko. Sariak hauek izanen dira: Euskal Herriko landa etxe batean bi lagunentzako asteburua, Aran­tza­ko Aterpen bi lagunentzako afaria, arratsa eta gosaria eta bi lagunentzako zirkuitua bainuetxean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun