Ikasturte bukaera

Nerea ALTZURI 2014ko uztailaren 10a

Aitor ELEXPURU

Gibelean eskolako ikasturtea gelditu zaigu. Honezkero, haur eta gaztetxoak oporre­tan dira. Hala ere, ikasturte bukaeran zenbait kanpaldi eta ateraldi egin zituz­ten. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Zugarramurdin izandu ziren, Etxalar eta Igan­tzi­koe­kin batera. Hiru herrietako lehen ziklokoak Hondarribian izandu ziren eta DBHko ikasleak Bartzelonan. Azkenik, ekainaren 20an ikasturte bukaerako txangoa egin zuten Uxue-Tafalla aldera. Goizez Uxueko­ eskola eta herria ikusi zituzten (beraiek Arantzan izan ziren) eta eguerdian Tafallako­ igerilekuetara joan ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun