Euskara Batzordea euskararen erabilerarekin kezkatua dago, herriko karriketan, parkean, ostatuan, plazan... euskara gero eta guttiago aditzen delakoz, baita haurren artean ere. Horregatik, eta batez ere jende heldua sentsibilizatzeko asmoarekin, herriko hainbat tokitan mural batzuk jartzeko asmoa du, euskaraz solastera animatzeko leloekin. Euskara batzordeak proposatuta, zenbait gaztek lehenbiziko murala egin dute, eta piszinako berendutokian paratu dute (argazkikoa). Laster gehiago paratuko dituzte.