Ekainaren 23an suarekin ospatu zen San Juan bezpera. Hainbat herritar hurbildu zen beren berendu afariarekin plazara. Iluntzean herriari itzulia eman zitzaion joareak joz eta ondotik suaren gainetik saltoka aritzeko aukera izan zen gaueko 23:30ak pasa arte, trikitilari eta txistulariek girotuta.